7 Ez beçaite orhoit ene gaztetasuneco hobenez eta jaquin-escasez. Çure urrialmenduaren arabera orhoit çaiteci nitaz, çure ontasunaren ariaz, Jauna.
8 Jauna eztia eta çucena da; horren gatic legueaz arguituren ditu bidean behaztopatzen direnac.
9 Çucembidean ezti direnac bidaturen ditu, emeei bere bideac irakatsiren diozcate.
10 Urricalmendua eta eguia dira Jaunaren bide guciac, haren leguea eta manamenduac bilhatzen dituztenençat.
11 Çure icenaren ariaz, Jauna, jabalduco çaizquio ene bekatuari, ecen handia da.
12 Nor da Jaunaren beldur den guiçona? Jaunac legueaz arguitzen du hura hautatu duen bidean.
13 Hainaren bicia ontasunen erdian iraganen da eta haren umeec lurra içanen dute ondoregoz.