2 Gaixtaguinac ene gainera hurbilcen hari direlaric ene haraguien iresteco, Ni hestutzen nauten etsaiac, berac hebaindu eta erori dira.
3 Campac ene contra jarcen balira ere, ene bihotza ez laiteque ici. Gudua ene contra abia baledi ere, hortan berean nuque phesquiça-bide bat.
4 Gauça bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongui; hura da ene bicitzeco egun oroz Jaunaren etchean egotea, Ikus detzadan Jaunaren goçoac, eta ene beguiz ikusca deçadan haren temploa.
5 Alabainan bere tabernaclean gorde içan nau; eta asturugaitzetaco egunean, bere tabernacle xokoan maldatu nau.
6 Harriaren gainean alchatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetic goratu du. Inguruca ibili naiz, eta haren tabernaclean imolatu dut deihadarreco bitima: cantatuco dut eta psalmoac erranen diozcat Jaunari.
7 Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu.
8 Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea.