4 Gauça bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongui; hura da ene bicitzeco egun oroz Jaunaren etchean egotea, Ikus detzadan Jaunaren goçoac, eta ene beguiz ikusca deçadan haren temploa.
5 Alabainan bere tabernaclean gorde içan nau; eta asturugaitzetaco egunean, bere tabernacle xokoan maldatu nau.
6 Harriaren gainean alchatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetic goratu du. Inguruca ibili naiz, eta haren tabernaclean imolatu dut deihadarreco bitima: cantatuco dut eta psalmoac erranen diozcat Jaunari.
7 Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu.
8 Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea.
9 Ez biaçaçu ene ganic aldara çure beguithartea; ez beçaite çure hasarrean aldara çure cerbitzaria ganic. Içan çaite ene lagunçaile, ez beneçaçu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainco salbagarria.
10 Alabainan utzi naute ene ait-amec; Jaunac ordean hartu nau.