7 Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu.
8 Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea.
9 Ez biaçaçu ene ganic aldara çure beguithartea; ez beçaite çure hasarrean aldara çure cerbitzaria ganic. Içan çaite ene lagunçaile, ez beneçaçu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainco salbagarria.
10 Alabainan utzi naute ene ait-amec; Jaunac ordean hartu nau.
11 Çure bidean, Jauna, emadaçu çure leguea; eta ene etsaien aria gatic, bida neçaçu bidexca çucenean.
12 Ez beneçaçu arthic hestutzen nautenen escuetara; ecen gueçurrezco lekucoac ene contra jaiqui dira, eta gaixtaqueriac bere burua du gueçurtatu.
13 Sinheste dut Jaunaren onac ikusiren ditudala bici direnen lurrean.