1 Dabidi berari psalmoa. Çure gana deihadar eguinen dut, Jauna, ez beçaizquit ixilic egon; beldurrez-eta ixilic egoten baçare, bilhaca nadien putzura erorcen direnen idurico.
2 Ençun çaçu, Jauna, ene errequeien otsa çuri othoitzez nagoenean, çure templo saindurat hedatzen ditudanean escuac.
3 Ez beneçaçu eraman bekatoreequin batean, ez-eta gal tzarqueria-eguileequin. Hainec baquea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizquia dute beren bihotzetan.
4 Emoçute beren eguincen arabera eta beren asmuen tzarqueriaren arabera. Eguioçute beren escuetaco eguincen arabera; emoçute beren saria.
5 Ceren ez dituzten eçagutu Jaunaren eguinçac eta haren escuetaco lanac, xahutuco ditutzu, eta ez ditutzu berreguinen.
6 Benedica bequio Jaunari, ceren duen ençun ene errequeiaren otsa.
7 Jauna da ene lagunça eta ene malda; ene bihotzac haren baithan içatu du bere iguriquitza eta lagundua içan naiz. Eta birloratu da ene haraguia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari.