1 Dabiden psalmoa tabernaclea akabatu ceneco. Jaunari ekar çotzuete, oi Jaincoaren umeac, Jaunari ekar çotzuete aharien umeac.
2 Jaunari ekar çoçue ospe eta ohore; Jaunari ekar çoçue bere icenaren ospea; adora çaçue Jauna bere lorio sainduan.
3 Jaunaren minçoa ençun da uren gainean; ospezco Jaincoac ihurçuria carrascaraci du; Jauna uren hedaduraren gainean da.
4 Indar du Jaunaren minçoac; ederresgarri da Jaunaren minçoa.
5 Jaunaren minçoac phorroscatzen ditu cedroac; Jaunac phorroscaturen ditu Libango cedroac.