2 Jaunari ekar çoçue ospe eta ohore; Jaunari ekar çoçue bere icenaren ospea; adora çaçue Jauna bere lorio sainduan.
3 Jaunaren minçoa ençun da uren gainean; ospezco Jaincoac ihurçuria carrascaraci du; Jauna uren hedaduraren gainean da.
4 Indar du Jaunaren minçoac; ederresgarri da Jaunaren minçoa.
5 Jaunaren minçoac phorroscatzen ditu cedroac; Jaunac phorroscaturen ditu Libango cedroac.
6 Xehacaturen ditu hala-nola Libango aratchea, hala-nola licornaren ume maitea.
7 Jaunaren minçoac urratzen du sugarra;
8 Jaunaren minçoac ikaratzen du mortua; Jaunac iharrosiren du Cadesgo mortua,