3 Jaunaren minçoa ençun da uren gainean; ospezco Jaincoac ihurçuria carrascaraci du; Jauna uren hedaduraren gainean da.
4 Indar du Jaunaren minçoac; ederresgarri da Jaunaren minçoa.
5 Jaunaren minçoac phorroscatzen ditu cedroac; Jaunac phorroscaturen ditu Libango cedroac.
6 Xehacaturen ditu hala-nola Libango aratchea, hala-nola licornaren ume maitea.
7 Jaunaren minçoac urratzen du sugarra;
8 Jaunaren minçoac ikaratzen du mortua; Jaunac iharrosiren du Cadesgo mortua,
9 Jaunaren minçoac xuxencen ditu orenac eta aguerturen ditu oihan lodiac, eta guciec ospe bihurturen diote bere temploan.