1 Dabiden psalmoa, Absalom bere semearen aitzinean ihes cihoanean.
2 Jauna, certaco ostetan igan dira, ni hestutu beharrez hari direnac? Hainitz dira ene contra jaiquitzen direnac.
3 Ascoc erraten diote ene arimari: Salbamenduric ez duque bere Jaincoa baithan.
4 Bainan, Jauna, çu çare ene gueriça, ene ospea, eta ene burua goratzen duçuna.
5 Ene ahoz Jaunari deihadar eguin diot, eta ençun içan nau bere mendi saindutic.
6 Lokartu naiz eta lo onean egotu; eta iratzarri naiz, Jaunac bere gueriçaren azpira bainau hartu.