1 Azqueneraino, estasioco Dabiden psalmoa.
2 Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza, ez naiz bethi ahalcatua içanen; libra neçaçu çure çucentasunaren arabera.
3 Ene alderat makur çaçu beharria; laster eguiçu ni hesturatic atheratzera. Içan çaquizquit Jainco beguirale eta ihes-leku bat, ni salba neçaçunçat;
4 Çu çare alabainan ene indarra eta ihes-lekua, eta çure icenaren gatic bidaturen eta haciren nauçu.
5 Atheraturen nauçu gorde darotedan arte huntaric; ceren çu baitzare ene gueriçatzailea.
6 Çure escuetara bihurcen dut ene arima; berrerosi nauçu, Jauna, eguiazco Jaincoa.
7 Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac. Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça;