10 Urrical çaquizquit, Jauna, ceren ene beguia, ene arima eta ene barnea hasarreac nahasiac baitira;
11 Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira. Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira.
12 Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz. Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute;
13 Ahanzpenetan utzia naiz, bihotzetic hil dena beçala. Bilhacatu naiz unci hautsi baten pare;
14 Ençun dut alabainan ene inguruan çauden ascoren erançuquia. Ene contra bilduac cirelaric, bicia niri kenceco asmua eguin dute.
15 Nic ordean, Jauna, çure baithan eçarri dut ene iguriquitza; erran içan dut: Ene Jaincoa çare çu,
16 Çure escuetan da ene çoria. Athera neçaçu ene etsaien eta ene ondotic dabilçanen escuetaric.