6 Çure escuetara bihurcen dut ene arima; berrerosi nauçu, Jauna, eguiazco Jaincoa.
7 Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac. Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça;
8 Çure urricalpenean naiz jauciren eta bozturen. Ene aphaltasunari beguiratu dioçulacotz, hesturetaric atheratu duçu ene arima.
9 Ez nauçu hersi etsaiaren escuetan, eta bide çabalean gogortu ditutzu ene oinac.
10 Urrical çaquizquit, Jauna, ceren ene beguia, ene arima eta ene barnea hasarreac nahasiac baitira;
11 Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira. Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira.
12 Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz. Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute;