1 Dabidi berari aditza. Dohatsu hainac ceinen gaizquiac baitira barkatuac, eta ceinen bekatuac estaliac baitira.
2 Dohatsu guiçona ceinari Jaunac ez baitio jaçarcen bere bekatua, eta ceinaren izpirituan cimarkuric ez baita.
3 Ixilic egotu naicelacotz, çahartu dira ene heçurrac, egun gucia oihuz nindagoelaric.
4 Ceren gabaz eta egunaz ene gainean dorphetu den çure escua, ihauscatu naiz ene atsecabean, elhorria barna sarcen çarodalaric.