3 Ixilic egotu naicelacotz, çahartu dira ene heçurrac, egun gucia oihuz nindagoelaric.
4 Ceren gabaz eta egunaz ene gainean dorphetu den çure escua, ihauscatu naiz ene atsecabean, elhorria barna sarcen çarodalaric.
5 Eçagutaraci darotzut ene hobena, ez dut gorde ene bidegabequeria. Erran içan dut: Ene contra Jaunari aithorturen diot ene bidegabequeria; eta çuc barkatu duçu ene bekatuaren tzartasuna.
6 Aria hortaz saindu den guciac othoitz eguinen darotzu behar den orduan. Horren gatic uholdeco ur gaitzac etzaizquio hurbilduren.
7 Inguratzen nauen hesturatic çu çare ene ihes-lekua: ene bozcarioa, inguratzen nautenen artetic athera neçaçu.
8 Adimendua emanen daiat; ibilico haicen bidean arguituren haut; ene beguiac hire gainean fincaturen ditiat.
9 Berautzue bilhaca çaldia eta mandoa beçala, ceinec adimenduric ez baitute. Cabrestuaz eta hedeaz hersa tzac, hurbilcen ez baçaizquic.