1 Dabiden psalmoa. Prestuac, Jauna baithan bozcaria çaitezte; guiçon çucenei dihoaquiote laudatzea.
2 Jaunari aithor emoçue guitarraren gainean, canta çatzue haren laudorioac hamar çurdetaco maniurraren gainean.
3 Canta çoçue cantica berri bat, bozcariozco otsequin canta çaçue Jaunaren icena;
4 Ceren çucena baita Jaunaren hitza eta cinac baitira haren eguinça guciac.
5 Maite ditu urricalmendua eta çucentasuna; Jaunaren urricalmenduaz bethea da lurra.
6 Jaunaren hitzac fincatu ditu ceruac, haren ahoco hatsac eguin du ceruetaco armada gucia.