15 Harec bederazca eguin ditu hequien bihotzac; harec eçagutzen ditu hequien eguinça guciac.
16 Erregue bat ez da salbatzen bere indar handiari esquer, eta digante bat ez da salbaturen bere indar gaitzaren bidez.
17 Çaldia enganacor da salbatzeco, eta haren indarraren handiac ez du salbatuco.
18 Huna Jaunaren beguiac direla haren beldur direnen gainean, eta haren urricalmenduan beren iguriquitza daducatenen gainean,
19 Heriotzetic iraizteco hequien arimac, eta gosetean hazcurria hequiei emateco.
20 Gure arimac iguriquitzen du Jauna, ceren hura baita gure lagunça eta gueriça;
21 Ceren gure bihotza haren baithan bozcariaturen baita; eta haren icen sainduan iduqui dugu gure phesquiça.