4 Ceren çucena baita Jaunaren hitza eta cinac baitira haren eguinça guciac.
5 Maite ditu urricalmendua eta çucentasuna; Jaunaren urricalmenduaz bethea da lurra.
6 Jaunaren hitzac fincatu ditu ceruac, haren ahoco hatsac eguin du ceruetaco armada gucia.
7 Çahagui batera beçala bildu ditu itsasoco urac; kutchetan beçala eçarri ditu çurrumbiloac.
8 Jaunaren beldur içan bedi lurra oro; lurreco egoiliar guciac ikara beitez haren aitzinean.
9 Ecen hura minçatu da, eta eguinac içan dira gauça guciac; harec manatu, eta ezdeusetaric atheratu dira.
10 Jaunac urmariatzen ditu jendaien asmuac; hutsalcen ditu, berriz, populuen gogocundeac, eta hutsalcen ditu buruçaguien asmuac.