8 Jaunaren beldur içan bedi lurra oro; lurreco egoiliar guciac ikara beitez haren aitzinean.
9 Ecen hura minçatu da, eta eguinac içan dira gauça guciac; harec manatu, eta ezdeusetaric atheratu dira.
10 Jaunac urmariatzen ditu jendaien asmuac; hutsalcen ditu, berriz, populuen gogocundeac, eta hutsalcen ditu buruçaguien asmuac.
11 Aldiz, Jaunaren asmua menderen mendetan badago; haren bihotzeco gogocundeec guiçalditic guiçaldira badiraute.
12 Dohatsu jendaquia ceinaren Jainco baita Jauna! dohatsu bere primançatzat hautatu duen populua!
13 Jaunac beguiratu du cerutic; ikusi ditu guiçaseme guciac.
14 Bere egoitza, aitzinean aphaindutic, lurrean egoten diren gucien gainera eman içan du beguia.