11 Aberatsac behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenec ez dute ontasun escasic içanen batere.
12 Çatozte, haurrac, ençun neçaçue; irakatsiren darotzuet Jaunaren beldurra.
13 Cein da guiçona bici nahi dena, egun onac ikustea maite duena?
14 Gaizquitic çain çac hire mihia, eta hire ezpainec cimarkuric ez beçate athera.
15 Aldara hadi gaizquitic, eta eguiçac onguia; baquea bilha çac, eta jarraic haquio.
16 Jaunaren beguiac prestuen gainean, eta haren beharriac hequien othoitzei atzarriac daude.
17 Aldiz, Jaunaren beguithartea çorrotz dago gaizquia eguiten dutenen gainera, eceztatzecotzat hequien orhoitzapena lurraren gainetic.