4 Enequin handiets çaçue Jauna, eta batean gorets deçagun haren icena.
5 Jauna bilhatu dut, eta ençun içan nau, eta ene hestura gucietaric atheratu nau.
6 Haren gana hurbil eta argui çaitezte; eta çuen beguitharteac ez dira ahalcatuac içanen.
7 Noharroin hunec deihadar dio eguin, eta ençun du Jaunac, eta atheratu du bere hestura gucietaric.
8 Haren beldur diren gucien ingurura ethorrico da Jaunaren ainguerua, eta atheratuco ditu.
9 Dasta çaçue eta ikusaçue cein goçoa den Jauna: dohatsu guiçona haren baithan bere iguriquitza daducana!
10 Jaunaren beldur içan çaitezte, haren saindu guciac; ecen haren beldur direnec ez dute escasic.