8 Haren beldur diren gucien ingurura ethorrico da Jaunaren ainguerua, eta atheratuco ditu.
9 Dasta çaçue eta ikusaçue cein goçoa den Jauna: dohatsu guiçona haren baithan bere iguriquitza daducana!
10 Jaunaren beldur içan çaitezte, haren saindu guciac; ecen haren beldur direnec ez dute escasic.
11 Aberatsac behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenec ez dute ontasun escasic içanen batere.
12 Çatozte, haurrac, ençun neçaçue; irakatsiren darotzuet Jaunaren beldurra.
13 Cein da guiçona bici nahi dena, egun onac ikustea maite duena?
14 Gaizquitic çain çac hire mihia, eta hire ezpainec cimarkuric ez beçate athera.