9 Dasta çaçue eta ikusaçue cein goçoa den Jauna: dohatsu guiçona haren baithan bere iguriquitza daducana!
10 Jaunaren beldur içan çaitezte, haren saindu guciac; ecen haren beldur direnec ez dute escasic.
11 Aberatsac behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenec ez dute ontasun escasic içanen batere.
12 Çatozte, haurrac, ençun neçaçue; irakatsiren darotzuet Jaunaren beldurra.
13 Cein da guiçona bici nahi dena, egun onac ikustea maite duena?
14 Gaizquitic çain çac hire mihia, eta hire ezpainec cimarkuric ez beçate athera.
15 Aldara hadi gaizquitic, eta eguiçac onguia; baquea bilha çac, eta jarraic haquio.