10 Ene heçur guciec erranen dute: Jauna, nor da çure iduricoric? Noharroina atheratzen duçu bera baino hazcarragoen escutic; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetaric.
11 Gueçurrezco lekuco batzuc, jaiquiric galdatzen çarozquidaten ez naquizquien gauçac.
12 Onguiençat gaizquiac bihurcen çarozquidaten, agorraraci nahi çuten ene bicia.
13 Aldiz, niri bidegabe eguitera hari cirenean, nic çurdatza jaunzten nuen. Ene arima baruraz aphalcen nuen, eta othoitza ene onetara itzulcen çarodan.
14 Hari ninçaioten lagun bati beçala, gure anaia bati beçala atseguin eguitera; nigar eta atsecabetan dagoenac beçala aphalcen nuen ene burua.
15 Eta hequiec ene gainean boztu dira, eta elkar gana bildu dira; açoteac bildu dira ene gainera, eta ez naquien.
16 Barraiatu dira, bainan ez urriquitu; ni certan froga dira ibili; irain eguinez escarniatu naute, eta ene contra carrascatu dituzte horçac.