4 Nahasiac eta ahalcatuac içan beitez ene biciaren ondotic dabilçanac. Enetzat gaizquia gogoan dutenac içan beitez guibelerat eragotziac eta ahalquez estaliac.
5 Bilhaca beitez herrautsa haicearen aitzinean beçala, eta Jaunaren aingueruac hersa betza.
6 Hequien bidea gucia ilhumbe eta limburtegui bilhaca bedi, eta Jaunaren aingueruac jo beça hequien ondotic;
7 Ceren duten, ariaric içan gabe, ene hilarazteco beren artea gorde, eta ene arima laidoztatu dutelacotz hartaco bideric etzutenean.
8 Ustecabeco arteac atzeman beça ene etsaia; hedatu duen celatac, bera harrapa beça; bere artean eror bedi bera.
9 Aldiz, ene arima bozturen da Jauna baithan, eta gogo harturen du bere salbatzailean.
10 Ene heçur guciec erranen dute: Jauna, nor da çure iduricoric? Noharroina atheratzen duçu bera baino hazcarragoen escutic; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetaric.