6 Hequien bidea gucia ilhumbe eta limburtegui bilhaca bedi, eta Jaunaren aingueruac jo beça hequien ondotic;
7 Ceren duten, ariaric içan gabe, ene hilarazteco beren artea gorde, eta ene arima laidoztatu dutelacotz hartaco bideric etzutenean.
8 Ustecabeco arteac atzeman beça ene etsaia; hedatu duen celatac, bera harrapa beça; bere artean eror bedi bera.
9 Aldiz, ene arima bozturen da Jauna baithan, eta gogo harturen du bere salbatzailean.
10 Ene heçur guciec erranen dute: Jauna, nor da çure iduricoric? Noharroina atheratzen duçu bera baino hazcarragoen escutic; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetaric.
11 Gueçurrezco lekuco batzuc, jaiquiric galdatzen çarozquidaten ez naquizquien gauçac.
12 Onguiençat gaizquiac bihurcen çarozquidaten, agorraraci nahi çuten ene bicia.