7 Ceren duten, ariaric içan gabe, ene hilarazteco beren artea gorde, eta ene arima laidoztatu dutelacotz hartaco bideric etzutenean.
8 Ustecabeco arteac atzeman beça ene etsaia; hedatu duen celatac, bera harrapa beça; bere artean eror bedi bera.
9 Aldiz, ene arima bozturen da Jauna baithan, eta gogo harturen du bere salbatzailean.
10 Ene heçur guciec erranen dute: Jauna, nor da çure iduricoric? Noharroina atheratzen duçu bera baino hazcarragoen escutic; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetaric.
11 Gueçurrezco lekuco batzuc, jaiquiric galdatzen çarozquidaten ez naquizquien gauçac.
12 Onguiençat gaizquiac bihurcen çarozquidaten, agorraraci nahi çuten ene bicia.
13 Aldiz, niri bidegabe eguitera hari cirenean, nic çurdatza jaunzten nuen. Ene arima baruraz aphalcen nuen, eta othoitza ene onetara itzulcen çarodan.