2 Gaixtaguinac erran du bere baithan, gaizquia eguin nahi duela. Jaincoaren beldurric ez da haren beguien aitzinean.
3 Ecen malçurquerian ibili da Jaunaren aitzinean, haren tzarqueria içan dadiençat higüingarri kausitua.
4 Haren ahoco solasac dira guciac tzarqueria eta jocotria; ez du nahi içan adimenduric onguiaren eguiteco.
5 Bere ohean gaixtaqueriaz alhatu du gogoa; bide tzar gucietan baratu da; malçurqueria berriz, ez du higüindu.
6 Jauna, çure urricalmendua ceruan da, eta çure eguia hedoietaraino da helcen.
7 Çure justicia da Jaincoaren mendiac beçain handia; çure juiamenduac dira lecea beçain barrenac. Jauna, salbatuco ditutzu guiçonac eta abereac;
8 Hala-nola, oi Jaincoa, berhatu baituçu çure urricalmendua. Guiçasemeac aldiz, çure hegalen gueriçan egon dira iguri.