20 Ecen bekatoreac galduco dira. Jaunaren etsaiac berriz, behin ohoratuac eta goratuac içan ondoan, guero kea beçala iraunguiz, iraunguiren dira.
21 Bekatoreac mailegatuco du, eta ez du bihurtuco: prestua berriz, urricalduco da, eta emanen du;
22 Ceren Jauna benedicatzen dutenec, lurra içanen baitute primançaz; aldiz hura madaricatzen dutenac, galduco dira.
23 Jaunaren baithan guiçon prestuac erabilico ditu bere urhatsac, eta Jaunac onhetsico du haren bidea.
24 Erorcen bada, ez du min-hartuco, Jaunac artera ematen baitu escua.
25 Gazte içanic, çahartu naiz, eta ez dut ikusi guiçon çucena bazterrerat utzia, ez-eta haren haurrac beren oguiaren escatzen.
26 Egun oroz urricalcen çaiote beharrei, eta maileguz ematen hari da; eta benedicionetan içanen da haren odola.