1 Dabiden psalmoa orhoitzapeneco, larumbat-eguneco.
2 Jauna, çure hats gaitzean ez biaçadaçu jaçar, ez beneçaçu açurria çure hasarrean;
3 Ecen ene baithan sarthuac dira çure gueciac, eta ene gainean gogortu duçu çure escua.
4 Çure hasarrearen aitzinean ene haraguiac osasunic ez du; ene heçurrec baqueric ez dute ene bekatuan aitzinean;
5 Ecen ene tzarqueriac buruaz gorago igan çaizquit, eta haxe dorphe batec beçala naute lehercen.
6 Çornatu eta usteldu dira ene çauriac ene çoroquerien ariaz.