14 Bainan nic, gorrac beçala ez nituen aditzen, eta mutuac beçala ez nuen ahoa idequitzen.
15 Eta bilhacatu naiz aditzen ez duen guiçon bat beçala, eta cer ihardets ahoan ez duena beçala.
16 Ceren çure baithan içan dudan ene iguriquitza, çuc ençunen nauçu, ene Jainco Jauna.
17 Alabainan erran dut: Ene etsaiac ez beitez bozcaria ene gainean; ene çangoac kordocatu direnean, hequien mihia ene gainean larderia handitan ibili da.
18 Ecen banago açote gucien onhestera, eta ene bihotzmina bethi ene beguien aitzinean dago.
19 Ecen goraqui eguinen dut ene tzarqueriaren aithorra, eta ene bekatuaz egonen naiz gogoetan.
20 Aldiz, ene etsaiac bici dira; ene contra gogortuac dira, eta ni gaixtoqui gaitzirizcotan naducatenac berhatuac dira.