5 Ecen ene tzarqueriac buruaz gorago igan çaizquit, eta haxe dorphe batec beçala naute lehercen.
6 Çornatu eta usteldu dira ene çauriac ene çoroquerien ariaz.
7 Lander eguina eta lurreraino makurtua naiz; egun gucian, gogoa ilhunic daramat urhatsa;
8 Ecen ene guelçurrinac liluraqueriaz bethe dira, eta ene haraguian alde sasualic ez da.
9 Guciz atsecabeztatua naiz eta aphaldua; ene bihotzeco auhenac orroaz naduca.
10 Jauna, çure aitzinean dira ene lehia guciac eta ene auhenac etzaizquitzu gordeac.
11 Asalduran da ene bihotza; ene indarrac utzi nau, eta ene beguietaco arguia bere ez da guehiago enequin.