6 Çornatu eta usteldu dira ene çauriac ene çoroquerien ariaz.
7 Lander eguina eta lurreraino makurtua naiz; egun gucian, gogoa ilhunic daramat urhatsa;
8 Ecen ene guelçurrinac liluraqueriaz bethe dira, eta ene haraguian alde sasualic ez da.
9 Guciz atsecabeztatua naiz eta aphaldua; ene bihotzeco auhenac orroaz naduca.
10 Jauna, çure aitzinean dira ene lehia guciac eta ene auhenac etzaizquitzu gordeac.
11 Asalduran da ene bihotza; ene indarrac utzi nau, eta ene beguietaco arguia bere ez da guehiago enequin.
12 Ene adisquideac eta ene ahaideac ene contra hurbildu eta jarri dira. Eta ene aldean cirenac urrunetic guelditu dira,