1 Azqueneraino, Idithuni berari, Dabiden cantica.
2 Erran içan dut: Çainduco ditut ene bideac, ez nadien ene mihiaz eguin hobendun. Çain bat eçarri diot ene ahoari, bekatorea ene contra jarcen celaric.
3 Ixilic eta aphalic egotu naiz, eta gauça onetan ere ez naiz minçatu, eta erreberritu da ene oinhacea.
4 Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da.
5 Ene mihiz erran içan dut: Jauna, eçaguturaz diçadaçu ene azquen ordua, Eta cembat diren oraino ene bicitzeco egunac, jaquin deçadan cembat dudan escas.
6 Huna non ene egunac eçarri ditutzun kondatzeco errex, eta ene içatea ezdeus bat beçala da çure aitzinean. Eguiazqui, bici den guiçona ongui gauça ezdeusa da.