3 Ixilic eta aphalic egotu naiz, eta gauça onetan ere ez naiz minçatu, eta erreberritu da ene oinhacea.
4 Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da.
5 Ene mihiz erran içan dut: Jauna, eçaguturaz diçadaçu ene azquen ordua, Eta cembat diren oraino ene bicitzeco egunac, jaquin deçadan cembat dudan escas.
6 Huna non ene egunac eçarri ditutzun kondatzeco errex, eta ene içatea ezdeus bat beçala da çure aitzinean. Eguiazqui, bici den guiçona ongui gauça ezdeusa da.
7 Eguiazqui, iduripen bat beçala iragaiten da guiçona; eta halere grinatzen da alferretan. Hari da diru metatzen, eta ez daqui norençat bilcen dituen.
8 Eta orai ceri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun gucia çure baithan da.
9 Athera neçaçu ene gaizqui gucietatic: laidagarritzat eman nauçu çoroari.