7 Eguiazqui, iduripen bat beçala iragaiten da guiçona; eta halere grinatzen da alferretan. Hari da diru metatzen, eta ez daqui norençat bilcen dituen.
8 Eta orai ceri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun gucia çure baithan da.
9 Athera neçaçu ene gaizqui gucietatic: laidagarritzat eman nauçu çoroari.
10 Ixilic guelditu naiz eta ez dut ahoa idequi, ceren çuc eguin baititutzu horiec:
11 Ene ganic aldara çatzu çure çauriac.
12 Erançun darotaçunean, çure besoco indarraren azpian erkitua erori naiz; bere tzarqueria gatic açurriatu duçu guiçona; Eta armiarma beçala iharrarazten duçu haren arima; eguiazqui alferretan grinatzen da guiçona.
13 Jauna, ençun çatzu ene othoitz errequeiac; ikusuçu ene nigarrac. Ez egon ixilic, ceren çure aitzinean arrotz eta bidaiari bat bainaiz ni, hala-nola ene arbaso guciac.