1 Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa.
2 Iguriquiz iguriqui dut Jauna, eta beguiratu du ene gainera.
3 Ençun ditu ene othoitzac, eta atheratu nau erromeseriaco putzutic eta lohizco balsatic. Ene oinac harriaren gainean jarri, eta ene urhatsac bidatu ditu.
4 Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri. Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça.
5 Dohatsu guiçona, ceinaren phesquiça Jaunaren icena baita, eta ceinac beguiratu ez baitu gauça huts eta çoroqueria gueçurrezcoetara!
6 Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan. Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago.
7 Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac. Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu: