13 Ecen nihonereco gaitzec inguratu naute; lothu çaizquit ene tzarqueriac, eta ecin jasan dut hequien ikustea. Ene buruco ileac baino guehiago eguin dira, eta utzi nau ene bihotzac.
14 Ene atheratzea çure gogaraco içan bedi, Jauna; Jauna, beguira diçadaçu ene lagunceco.
15 Ene biciaren ondotic dabilçanac hura niri kendu beharrez, nahasiac eta ahalquez joac içan beitez oro. Ene gaitza nahi dutenec, guibelerat eguin beçate eta ahalquez urthuac içan beitez.
16 Niri erraten darotadenec: Hor! hor! laster eraman beçate beren ahalquea.
17 Çutan bozcaria eta jauz bitez çu bilhatzen çaituzten guciac; eta çure ganicaco salbamendua maite dutenec erran beçate bethi: Handietsia içan bedi Jauna!
18 Ni ordean escale eta behar naiz: Jaunac du nitaz ardura. Çu çare ene lagunça eta ene gueriça: ene Jaincoa, ez othoi luça.