4 Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri. Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça.
5 Dohatsu guiçona, ceinaren phesquiça Jaunaren icena baita, eta ceinac beguiratu ez baitu gauça huts eta çoroqueria gueçurrezcoetara!
6 Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan. Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago.
7 Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac. Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu:
8 Orduan erran dut: Huna non heldu naicen. Nitaz iscribatua da liburuaren buruan,
9 Çure nahia eguin behar dudala. Ene Jaincoa, nahi içan dut, eta çure leguea eçarri dut ene bihotzaren erdian.
10 Çure çucentasuna eçagutaraci dut baldarna handian; huna non ez ditudan debecatuco ene ezpainac; Jauna, badaquiçu,