7 Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac. Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu:
8 Orduan erran dut: Huna non heldu naicen. Nitaz iscribatua da liburuaren buruan,
9 Çure nahia eguin behar dudala. Ene Jaincoa, nahi içan dut, eta çure leguea eçarri dut ene bihotzaren erdian.
10 Çure çucentasuna eçagutaraci dut baldarna handian; huna non ez ditudan debecatuco ene ezpainac; Jauna, badaquiçu,
11 Ez dut ene bihotzean gorde çure çucentasuna; eçagutaraci ditut çure eguia eta çure ganicaco salbamendua. Çure urricalmendua eta çure eguia ez ditut gorde bilku handiari.
12 Çuc berriz, Jauna, ez ni ganic urrunt çure urricalpenac; çure urricalmenduac eta çure eguiac lagundu naute bethi.
13 Ecen nihonereco gaitzec inguratu naute; lothu çaizquit ene tzarqueriac, eta ecin jasan dut hequien ikustea. Ene buruco ileac baino guehiago eguin dira, eta utzi nau ene bihotzac.