1 Azqueneraino, cantatzeco Dabiden psalmoa.
2 Dei eguin diodanean, ençun nau ene çucembideco Jaincoac; hesturan nincen orduan, çabaldu darotaçu bihotza. Urrical çaquizquit, eta ençun çaçu ene othoitza.
3 Guiçasemeac, noiz arteo thoil içanen çarete bihotzez? Certaco maithatzen duçue erguelqueria eta bilhatzen gueçurra?
4 Jaquiçue ederresgarri eguin duela Jaunac bere saindua. Ençunen nau Jaunac, deihadar eguinen diodanean.
5 Samur çaitezte, eta berautzue bekaturic eguin. Çuen bihotzetan derraçuenaz urriquitan sar çaitezte çuen ohetan.
6 Çucentasuneco sacrificioa eguiçue, eta Jauna baithan iducaçue çuen phesquiça. Ascoc erraten dute: Norc guri erakuts ontasunac?