3 Jaunac çaint, bicicor eta dohatsu eguin beça hura lurraren gainean, eta haren bicia ez beça arthic haren etsaien escuetara.
4 Jaunac lagunça ekar bioço oinhacezco ohean. Haren eritasunean harrotu dioçu bere etzaunça gucia.
5 Nic erran dut: Jauna, urrical çaquizquit; senda çaçu ene arima, ceren bekatu eguin baitut çure alderat.
6 Ene etsaiec arthiqui daroztate burhoac: Noiz hilen da bada? ez othe da galduco horren icena?
7 Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac. Camporat ilkitzen cen, eta
8 Bere gogoaren arabera minçatzen cen. Ene etsai guciec ene contra marmaratzen çuten; ene contra gaizqui asmatzen haritzen ciren.
9 Elhe gaixto bat atheratu dute ene contra: lo dagoenac ez othe deçaque jaiquitzerat eguin.