6 Ene etsaiec arthiqui daroztate burhoac: Noiz hilen da bada? ez othe da galduco horren icena?
7 Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac. Camporat ilkitzen cen, eta
8 Bere gogoaren arabera minçatzen cen. Ene etsai guciec ene contra marmaratzen çuten; ene contra gaizqui asmatzen haritzen ciren.
9 Elhe gaixto bat atheratu dute ene contra: lo dagoenac ez othe deçaque jaiquitzerat eguin.
10 Ecen enequin baquean cen guiçonac, ceinaren baithan sinheste bainuen, ene oguia jaten çuenac, ene eragoztera eguin du.
11 Bainan çu, Jauna, urrical çaquizquit; eraic neçaçu, eta bihurturen diotet beren saria.
12 Huntan eçagutu dut nahi ninduçula, ceren ene etsaiac ez baitu bozcarioric ene gainean hartuco.