7 Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac. Camporat ilkitzen cen, eta
8 Bere gogoaren arabera minçatzen cen. Ene etsai guciec ene contra marmaratzen çuten; ene contra gaizqui asmatzen haritzen ciren.
9 Elhe gaixto bat atheratu dute ene contra: lo dagoenac ez othe deçaque jaiquitzerat eguin.
10 Ecen enequin baquean cen guiçonac, ceinaren baithan sinheste bainuen, ene oguia jaten çuenac, ene eragoztera eguin du.
11 Bainan çu, Jauna, urrical çaquizquit; eraic neçaçu, eta bihurturen diotet beren saria.
12 Huntan eçagutu dut nahi ninduçula, ceren ene etsaiac ez baitu bozcarioric ene gainean hartuco.
13 Ni berriz, ene hobengabetasuna gatic onhetsi eta çure aitzinean fincatu nauçu bethi.