3 Ene arima Jainco hazcar biciaz egarritu da: noiz goanen eta aguertuco naiz Jaincoaren aitzinera?
4 Gau eta egun nigarrac ditut oguitzat, niri egun oroz erraten darotadenean: Non da hire Jaincoa?
5 Hortaz orhoitu naiz eta ixuri dut ene arima ene baithara, ceren iraganen bainaiz tabernacle miresgarrico lekura, Jaincoaren etcheraino, Bozcario eta aithorretaco cantuetan, bestaliarren otsetan.
6 Oi ene arima, certaco çare ilhun eta cergatic nauçu asaldatzen? Jaincoa baithan içan bedi çure phesquiça, ecen aithor emanen diot oraino, hura baita ene beguitharteco salbagarria
7 Eta ene Jaincoa. Ene arima nahasi da ene baithara; aria hortaz çutaz orhoit içanen naiz Jordaneco lurretic eta Hermondic, mendi ttipitic.
8 Leceac lecea deitzen du, çure ur-uharren harrabotsaren erdian. Çure phesia eta uhinac, oro ene gainetic iragan dira.
9 Jaunac egunaz manatu du bere urricalmendua, eta gabaz cantatuco dut haren cantica. Ene baithan içanen da ene bicico Jaincoaren othoitza,