8 Leceac lecea deitzen du, çure ur-uharren harrabotsaren erdian. Çure phesia eta uhinac, oro ene gainetic iragan dira.
9 Jaunac egunaz manatu du bere urricalmendua, eta gabaz cantatuco dut haren cantica. Ene baithan içanen da ene bicico Jaincoaren othoitza,
10 Eta erranen diot Jaincoari: Çu çare ni maldatzen nauçuna. Ceren nauçu ahanci? ceren nabila ilhunic, ene etsaiac atsecabetan naducalaric?
11 Ene heçurrac phorroscatzean, gaizquica hari çaizquit ni hersatzen nauten etsaiac; Egun oroz erraten darotedalaric: Non da hire Jaincoa?
12 Ceren çaude ilhunic, oi ene arima? certaco nauçu asaldatzen? Jaincoari çaudezquio iguri, ecen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene beguitharteco salbagarria eta ene Jaincoa.