3 Çure escuac jendaiac xahutu ditu, eta hequien orde gure arbasoac eçarri ditutzu; atsecabez jo eta iraici ditutzu populuac.
4 Ecen gure arbasoec ez dute beren ezpatari esquer lur hunen goçamena irabaci, eta ez ditu beren besoac salbatu, Bainan-bai çure escuinac eta çure besoac, çure beguitharteco arguiac, ceren hequiequin laket içan baituçu.
5 Ceror çare ene erreguea eta ene Jaincoa, Jacob salba dadien manatzen duçuna.
6 Çure indarrarequin adarraz bulkaturen ditugu gure etsaiac, eta çure icenaren bidez irri eguinen dugu gure contra jaiquitzen direnez.
7 Ecen ez dut ene arrambelan iduquiren ene phesquiça; eta ez nau ene ezpatac salbatuco.
8 Alabainan atsecabetan guindaduzcatenetaric salbatu gaituçu, eta higüin guintuztenac ahalquetan eçarri ditutzu.
9 Jauna baithan goretsiren gare egun guciz eta çure icenari aithor diogu bihurturen menderen mendetan.