1 Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat; Coreren semeen adigarri. Maitearençat cantica.
2 Ene bihotzac solas on bat atheratu du; erreguerençat dut ene cantua. Ene mihia çalhuqui iscribatzen duen iscribauaren hegatsaren pare da.
3 Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico.
4 Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata.
5 Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina, Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac.
6 Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira.
7 Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra.