10 Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco. Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua.
11 Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea.
12 Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute.
13 Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea.
14 Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz
15 Eta lorecaduraz inguratua da. Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera.
16 Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte.