12 Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute.
13 Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea.
14 Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz
15 Eta lorecaduraz inguratua da. Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera.
16 Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte.
17 Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu.
18 Guiçamende gucietan çure icenaz orhoit içanen dira. Hargatic populuec aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan.