1 Azqueneraino, Coreren semeei, gauça ixilençat.
2 Jaincoa da gure ihes-lekua eta indarra; gure lagunçailea atzeman gaituzten hestura gaitzetan.
3 Hargatic ez gare icituco, noiz-etare lurra asaldutan içanen baita eta mendiac itsaso-çolara arthiquiac içanen baitira.
4 Hango urec harrabots eguin dute eta nahasiac içan dira, eta mendiac haren indarraz kordocatuac.
5 Hibai bateco gaiac bozten du Jaincoaren hiria; Guciz-Gorac sainduetsi du bere tabernaclea.
6 Jaincoa haren erdian da; ez da kordocatuco; hura goiz-goicetic lagunduco du Jaincoac.